martes, 26 de octubre de 2010

Hugo Chavez sutsu agertu zen telebista britaniarrean.

Hemen duzue pasa den egunean BBC telebista kate britaniarrak Venezuelako Hugo Chavez presidenteari egindako elkarrizketa bat.Bdeo honetan, tentsioa nabaritzen da,presidente venezolarra ez da batere gustora aurkitzen elkarrizketa osoan zehar,hau argi ikus dezakegu hasieran Chavezek Ingalaterrari buruz egiten dituen aipamenengatik; eta gero, elkarrizketa guztian zehar berari egiten zaizkion galdera konprometituengatik. Adibidez, elkarrizketatzaileak bere opoziziokoak kartzelaratzearen inguruko galdera konprometitua egiten dionean, Hugo ez da batera lasai azaltzen.

Hemen elkarrizketa hiru ataletan:



____________________________________________________________________________________



_____________________________________________________________________________________

domingo, 24 de octubre de 2010

Hugo Chavez sare sozialetan

Hugo Chavez venezuelako presidenteak, Twitter-en duen kontuaren arrakastaren berri ematen digu. 300.000 jarraitzaile izatea edota kontu horretan egunero jasotzen dituen 53.000 mezuak, Twitter eta Hugo Chavez bezalako bi fenomeno arrakastatsu batzean ematen den emaitza dira datu horiek.



http://www.twitter.com/chavezcandanga

sábado, 23 de octubre de 2010

Desinformazioa hedabideetan

Hedabideek informazioa maneiatzen dutela jakina da, baina askotan ez gara kargutzen zer nolako transzendentzia izan dezakeen gure berrien hartu-emanean. Kasu honetan, bai -ek bai -k berriemaileek, Tony Blairren azken liburuaren aurkezpena jarraitzen du eta bertan ematen diren istiluak azaleratzen dizkigu. Dublinen ematen den gertakaria enfoke ezberdinaz argitaraturik.


Fenomeno hau aztertzerakoan, konturatzen gara hedabide batetik bestera berri bat ematerako orduan mundu bi ikusi ditzakegula, gure sinesgarritasuna irudi eta hitzaren teknika zehatz batzuen menpe baitago. Teknika horien manipulazioa -zentzu anbiguoan- gutxi batzuen esku dago.
Beraz, ez ahaztu eta jarri itzazue zuen iragazkiak martxan.



_____________________________________________________________________________



viernes, 15 de octubre de 2010

ETORKIZUNERA SALTO!




Garbi dago urteetan zehar aurrerapen teknologikoek eragin handia izan dutela gure gizartean .

Bideo honetan ikusten denaren arabera, duela hiru urtetatik hona egindako iragarpenak burutu egin dira. Beste batzuk berriz oraindik burutzeke daude etorkizun hurbil batean.